Header Ads

Animatu zaitezte Erronk@rterri sareko erronkara! // ¡Animaos a participar en la competición de redes sociales Erronk@rterri!



Teknologia berriek eta sare sozialen erabilerak gazteen eguneroko jardunean duten garrantzia ikusita, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzuak ERRONK@RTERRI egitasmoa jarriko dute martxan aurten ere. Bi zerbitzuek parte hartzeak egitasmoa Enkarterriko leku gehiagotara zabaltzea ahalbidetzen du eta ondorioz, gazte gehiagok izango du bertan parte hartzeko aukera (Zallakoak barne).

ERRONK@RTERRI lehiaketa bat da, sareko ginkana bat, hain zuzen. Eta bere bitartez euskarak sarean dituen zenbait baliabide eta aplikazio gazteen artean ezagutarazi nahi dituzte Euskara Zerbitzuek.

Aurtengo egitasmoaren bidez tableta eta mugikorrentzako dauden euskarazko zenbait aplikazio ezagutaraziko dizkiegu gazteei: Sukaldean (euren etxean egiteko moduko errezeta sorta zabala eskaintzen du aplikazioak), Euskal Moji (mezuak bidaltzerakoan euskal emotikonoak bidaltzeko aukera ematen du bai mugikorretan bai sare sozialetan), ArgazkiApp (4 irudi hitz bat jolasa) eta Gizaki aplikazioa (euskal kulturaren sinbolo eta historiak ezagutzeko jolas bat). Aldi berean, sare sozialak erabiliko dira izena emateko eta whatsappa eta e-posta probak bidaltzeko eta erantzuteko. Urriaren 30etik aurrera, lau proba gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek denbora tarte batean. Proba batetik bestera astebeteko epea izango dute.

Parte hartzeko urriaren 9tik aurrera eman ahal dute izena behean agertzen diren sare sozialetan: facebook eta instagram. 


Hortik aurrera, proba bakoitzaren azalpenak eta parte-hartzaileen erantzunak whatsappen bitartez eta posta elektronikoaren bidez bideratuko dira.

Izen-ematea bakarka edo taldeka egin daiteke, baina, taldeka eginez gero lau kidekoa izan beharko du gehienez. 

Azkenik, goiko helbide horietako batean sartu eta proba guztiak egiten dituztenen artean multiabentura ekintzak egiteko egun pasa zozkatuko da.

Hortik aurrera, proba bakoitzaren azalpenak eta parte-hartzaileen erantzunak whatsappen bitartez: 673.312.877 telefonora eta posta elektronikoaren bidez: erronkarterri@gmail.com bideratuko dira.

Izen-ematea bakarka edo taldeka egin daiteke, baina, taldeka eginez gero lau kidekoa izan beharko du gehienez. 

Azkenik, goiko helbide horietako batean sartu eta proba guztiak egiten dituztenen artean multiabentura ekintzak egiteko egun pasa zozkatuko da.






No hay comentarios