Chimoio-Zalla Proiektu solidarioak 400 oinetako pare bidali ditu Mozambikera // El Proyecto solidario de Zalla envía 400 pares de calzado a Mozambique
El proyecto solidario Chimoio-Zalla ha recogido cerca de 400 pares de zapatos y calzado deportivo. El material se ha donado a la ONG Haurralde Fundazioa y los/las jóvenes voluntarios/as zallarras lo han hecho llegar estos días a la ciudad de Chimoio en Mozambique
Zallako 2018ko Proiektu Solidarioaren boluntarioen bigarren taldea dagoeneko Mozambikeko Chimoio hirian da -lehenbizikoa uztailaren amaieran itzuli zen Zallara, laguntza ederra eman ondoren-.
Zallako Udaleko Gazteria Sailarekin elkarlanean izan dira herriko gazteak, Haurralde Fundazioa GKEan dauden haurrek oinetakoak behar dituztelako. Proiektuko boluntarioek martxan jarri ziren uztailean gure herrian oinetakoen bilketa handia egiteko. Izan ere, Mimetiz Eskolako atarian hainbat zallarren eskutik 39 zenbakiraino ehunka zapata pare hartu zituzten, 400 guztira.
Chimoion lanean ari den Haurralde Fundazioari doaintzan eman zaio materiala eta Zallako Proiektu Solidarioko gazteak arduratu dira material hori guztia kudeatzen eta Afrikara bidaltzen.
Utzi erantzuna