Header Ads

Dani txapelketan 29 taldek hartu dute parte // 29 grupos han formado parte del Torneo Dani



El Zalla U.C. B se proclamó campeón de Infantiles y el Aranguren de Benjamines. El Peña Galdames Athletic Club y el Balmaseda vencieron en las categorías Alevines y Prebenjamines, respectivamente

Aste Santuan Dani Memoriala egin da. Oinarrifutboleko txapelketa hori Zalla U.C. taldeak antolatzen du Udalaren laguntzarekin, eta aurtengoa 35. edizioa izan da. 29 taldek eta 300 gaztek baino gehiagok parte hartu dute, haur, kimu, benjamin eta aurrebenjaminen kategorietan.

Partidak Landaberri soropil artifizialeko zelai berrian (ekitaldi honetan estreinatutakoa) eta San Miguel zelaian jokatu dira eta bertaratu direnek futboljardunaldi ederrez gozatu ahal izan dute, futbolari gazteekin batera.

Haurren kategorian, Zalla U.C. B taldea izan zen txapelduna argazkian Laudiori irabazi ondoren. Kimuen kategorian, Peña Galdames Athletic Clubak irabazi zuen; benjaminetan Arangurenek, Zornotzako Ikastxikirekin penalti bidezko final zirraragarria jokatu ondoren; eta aurrebenjaminetan, Balmasedak lortu zuen titulua. Zalla U.C.k zorionak eman nahi dizkie irabazleei baita talde, jokalarieta bertaratutako lagun guztiei. Eskerrik asko parte hartzeagatik! 

No hay comentarios