Header Ads

Olentzerorekin hitzordu bat daukagu, abenduaren 24an, astearte arratsaldean // Zalla se cita con Olentzero el próximo martes 24 de diciembre a las 17:00h


[El martes, 24 de diciembre, Olentzero bajará del monte para visitar a los niños y niñas de Zalla. Tras realizar, a las 17:00h, un pasacalles por varias zonas del municipio se acercará al frontón Mimetiz, donde recibirá a los y las txikis. Durante la recepción se repartirá, además, chocolate caliente]

Asteartean, abenduaren 24an, Olentzero mendietatik jaitsi eta berriz ere Zallako neska-mutikoak bisitatzera etorriko da.

Kalejira txikia egingo da gure udalerrian zehar herritar guztiei ohartarazteko Olentzero iritsi dela. Ibilbidea Etxegorria plazan hasiko da, 17:00etan, eta Mimetiz Pilotalekuan amaituko da. Jende guztia dago gonbidatuta, eta txistulari gazteek,  Ibai Lorak taldeko txistulariek eta bertan gauden guztiok kriseiluen argipean abestuko ditugun gabon kantek alaituko dute desfilea.

Olentzeroren etxea frontoian egongo da, eta hor bertan Ibai Lorak dantza taldeak dantza egingo du txikienekin bere ohorean. Dantza egin ostean, ikazkinak banan-banan jasoko ditu Zallako ume guztiak, jakiteko ea onak izan diren eta zer eskatu duten aurten opari.

Olentzero umeekin dagoen bitartean, txokolate beroa banatuko da, frontoira hurbiltzen diren pertsona guztien artean.

No hay comentarios