"Osasun gela" programak online darrai Zallako ikastetxeetako ikaslego nerabearentzat // Continúa online el programa “Osasun gela” dirigido al alumnado adolescente de Zalla
El pasado mes de febrero el Ayuntamiento puso en marcha la iniciativa "Osasun Gela" con la colaboración y participación de los centros escolares del municipio. El programa ofrece al alumnado un espacio de asesoramiento psicológico donde plantear sus incertidumbres, miedos y dificultades. Actualmente esta actividad se ha visto afectada, como tantas otras, debido a la alerta sanitaria generada por el COVID-19. Para dar continuidad al servicio se ofrece a partir de mañana, martes 24, la posibilidad de seguir disfrutando del servicio de manera online
Zallako Udala ahal den neurrian ohikotasuna mantentzeko ahalegina egiten ari da. Hori dela eta "Osasun Gela" programak orain arte ematen zuen zerbitzua eskaintzen jarraitu nahi du, batez ere, COVID-19ak eragindako egoera batean erabilgarria izan daitekelakoan.
Zerbitzua eskaintzen duen psikologo taldearekin akordio batera heldu eta asteartero, 17:00etatik 19:00etara ikasleek tartea erreserbatuta izango dute nahi duten gaiei buruzko aholkua jaso ahal izateko. Egitasmo honetan parte hartzen ari ziren nerabe guztiek hitzordua eskatzeko aukera izango dute.
Kontsulta hauek Skype bidez edota WhatsApp-eko bideodeiaren bitartez egin ahal izango dira, norberaren aukera eta gustuen arabera. Hitzordua erreserbatzeko egin behar den gauza bakarra ikasleei helarazi zaien telefonora deitzea da. Telefonoaren bestaldean dagoen profesionalak ordua gorde eta jarraibideak emango dizkie iteresatuei. Zerbitzua, esan bezala, bihar bertan hasiko da, martxoaren 24a.
Utzi erantzuna