Header Ads

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen “Xaguxarroski” antzezlana Zallan antzeztuko da irailaren 27an // Los payasos Txirri, Mirri eta Txiribiton presentan “Xaguxarroski”, el 27 de septiembre


 El domingo 27 de septiembre, a las 17:30h, llega a Zalla la obra “Xaguxarroski kondea” de los payasos Txirri, Mirri eta Txiribiton. Las entradas ya están a la venta al precio de 4€


Datorren irailaren 27an, igandea, arratsaldeko 17:30ean, txikiek hitzordua dute Zalla zine-antzokian. Izan ere, egun horretan, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen “Xaguxarroski” antzeztuko da gure udalerrian.


Xaguxarroski Konde famatuak otordua egitera gonbidatu ditu hiru pailazoak. Hauek pozik joan dira baina gosea ere kenduko zaie honen benetako nahia jakitean: hauen odola zurrupatzea. Beranduegi ote da, ala lortuko ote dute Txirri, Mirri eta Txiribitonek gaztelu horretatik ateratzea? Horrekin batera hainbat pasadizo barregarri eta kanta bizi eskainiko dituzte ordu beteko saio dinamiko eta umoretsuan.


Sarrerak* dagoeneko salgai daude 4€ko prezioan, Kutxabankeko salmenta aurreratuko zerbitzuen bidez edo, bestela, Zalla zine-antzokiko leihatilan emanaldi-egunetan.


* Elkarren ondoko besaulkiak erosi nahi dituzten pertsonek elkarbizitza-unitate berekoak izan beharko dute



No hay comentarios